KontariJuly 15, 2004 8:21 am
Kirikino euskaldunek udan gaupasa egiteko ohitura handia dute, gizakien oso antzekoak dira zentzu horretan. Beti egoten da jaiaren bat kirikino-herriren batean, eta hara batzen dira gazte eta nagusi, batzuk dantzari ekin nahian, beste batzuk mutil-neskatan (edo agian kirikino ar-emetan esan beharko nuke), eta beste batzuek, gehienak, segun eta gaua zelan dabilen moldatzen dituzte helburuak. Nik, hau guztia jakin nuen arte, ez nuen ulertzen udako goizeetan zergatik ikusten ziren hainbeste kirikino errepideetan zapalduta eta barruak kanpoan, baina orain bai, orain hobeto ulertzen dut: txosnako barra zaintzen orduak eman ondoren gizajoak sabela eta garunak kalimotxoz edo kubataz blai abiatzen dira nor bere kirikino-zulora, eta ez dira kontuz ibiltzen errepidea zeharkatu behar dutenean; zeren osterantzean oso zintzoak eta hiritar onak izaten dira, eta zebra-bidezaleak gainera, bakarrik semafoaren botoiari sakatu ostean zeharkatzen duten hiritar modelo horietakoak.
Udako gauetan kirikino mutilak izaten dira neskatan gehien joaten direnak. Bai eta gaua mozkorren amaitzen dutenak ere, dena esan behar bada. Baina ez da bakarrik euren errua, ezta pentsatu ere, oztopo handiak dauzkate, guk baino hadiagoak, eta hori asko esatea da; izan ere, oso zaila da kirikino arrak eta emeak bistaz bereiztea, denak dira berdintsuak: marroixkak, mutur luzekoak eta sorbalda arantzaz betea, ez bularrik, ez ipurdirik, ez ile luzerik… jakina, kirikino koitaduak zoro ibiltzen dira zer topatuko duten ez dakitela eta erreakzio txarren beldur. Sorbaldako arantzen kontua ere hortxe dago, eta txortaldia ziztadaz beterik amaitzea bati baino gehiagori atzera eragiten dio azkenik larrutan hasteko aukera daukanean. Zorte txarra daukate kirikinoek horretan, eta dela alkoholak bista lausotzen dielako dela xiringa non edo non sartu behar delako, batzuk egoera konprometituetan amaitzen dute gaua… bueno, hobe horrela zapalduta amaitzea baino.