KontariJuly 23, 2004 8:22 am
Sabelpea samurragoa izaten da lepoa eta bularra baino, eta gorputzaren alde horixe nahiago dute hiri horretako gaztetxoek euren azken super moda berri-berria praktikan jartzeko. Ikustekoa da zelan modak halako modu inozoan zabaltzen diren gazteen artean, modu espontaneoan, nahikoa da ganorabakoren bat edozein ergelkeria egiten hastea eta beste jarraitzaile ganorabako bi izatea, ergelkeriak arrakasta izateko. Eta telebistan agertzen bada, hobe. Horrelakoetan, kapela atzerantza janztea edo orrazkera zatarra egitea ez da grabea: helduei ez zaie gustatzen, etxean kriston bronka, oihu batzuk eta kitto. Baina moda samuraien hara-kiriaren bertsio moderno izateak ez dauka horrekin zerikusi handirik, ezta hurrik eman ere. Guraso askok nahiago izango zuten seme-alabek larru gorritan ibiltzeko edo sexu orgia basatiak egiteko moda hartu izan balute, eta ez aizto zorrotz bat hartu eta barrura, gora eta behera eragitekoa (kinitoetako edalontziaren mugimendu arruntak mozkortzea baino bukaera tragikoagoa dauka aizto batekin egiten bada).
Internetetik jaitsi zuen bideo bat ikusita bururatu zitzaion ideia modaren “aintzindariari”. Gezurrezkoa zen bideoko hara-kiria, fijo, baina berari oso erreala iruditu zitzaion, eta aproba egitera ausartu zen, ondorioetan asko erreparatu barik: momentua bera interesatzen zitzaion, sentsazioa eta apurtzeko nahi hori, ez ostekoa, ostekorik ez zegoen, ez zen benetakoa, ukiezina zen berarentzat, ez zuen antzeman nahi. Bere irudi sarraskitua programa morboso guztietan agertu eta sarean zabaldutakoan etorri zen jarraitzaileen txanda. Hiri horretako gaztetxoek, hainbat moda apurtzaileez zeharo asperturik zeuden, eta liluratuta geratu ziren hara-kiriarekin, mundiala iritzi zioten, ez zeukan parekorik: ez koloretako pastillarik, ez zakileko “piersiñik”, ez amamaren zopan heroina botatzerik, ez txakurrarekin larrua jotzerik, ez bideo pornorik…. akabo hori guztia, apurtu behar bada, benetan apurtu behar da, tradizio zahar bat berreskuratuz, gainera. Hortik aurrera, ohikoa bihurtu da edozein nerabe errebelde metroko geltokian edo zentro komertzialetan sabela goitik behera ebakitzen ikustea, garbitzaileek txanda dobleak egin behar izaten dituzte gazteen txerrikeriak txukuntzeko, ez baita oso atsegina kolonia bat erosten joan eta dena odolez beterik topatzea, gainera, usain txarrekoak dira hesteak, kakaz beterik dauzkagu eta. Gazteek horretan ez dute pentsatzen, oso errespetu gutxi dute hara-kirizale ez direnekiko, hori ere egia da.

Ostera ere ikusten dira kaleetatik antzinako zorrotzaile horiek, euren motorra eta zorroztarri biribilari eragiten. Irudi polita da, malenkoniatsua.