Udaberriak, bazterrak eta arimak suspertzeaz gain, kultura eta jai ekitaldiei ere bultzadatxoa eman ohi die. Gurean, urtero legez Euskararen Astea ospatzeko ordua heltzen da, maiatzaren 9tik14ra.

Egitaraua txukun geratu da aurten, ekitaldi asko eta ganorazkoekin. Herritik jarri dituzten karteletan honako hauek nabarmentzea erabaki genuen, potenteenak edo:

· Martitzenean, hilak 10, Solasaldia izango da kultura etxean Julen Gabiria idazlearekin, bere lanaz eta, oro har, idazle izateaz. Edo uskalo zer irtengo duen solasalditik. 19:30etan.

· Eguaztenean, euskarazko hiru film laburren proiekzioa egingo da Museoko hitzaldi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.

· Eguenean, hilak 12, Euskaltzaindiak, nire eta Alberto Agirreren laguntzaz prestatu duen Kale-izendegi berriaren aurkezpena egingo da udaletxeko pleno aretoan, onomastika batzordeko idazkaria den Mikel Gorrotxategiren eskutik.

. Zapatuan kantuaren txanda da, eta, zelan ez, kantuak berak ezinbesteko lagun dituen janari eta edariarena. Kantu bazkaria egingo da Llantada jatetxean 14:00etan, herriko musikariek alaituta.

Honetaz gain, beste urte batzuetan legez, umeentzako txokoak, eskolako umeen euskal jaialdia, txotxongiloak, Artziniegako Museora doako bistaldiak, eta beste hainbat ekitaldi izango dira.

Balorazioak etorriko dira gero inork irakurtzen ez duen blog xume honetan. Bitartean, atera dadila dena ederto.