Zer ete da hau?April 28, 2005 8:40 pm
Beti jakin dut nik ostikoak emateko jaio ez naizena. Ez nago horretarako eginda, fabrikan beste diseinu batekin asmatu ei nindutelako seguru aski. Horregatik ez dut egundo ere karatea, judoa eta horrelakorik egin; txikitan lagun asko horrelakoetan ibiltzen ziren bitartean ni beste zeregin batzuetan ibiltzen nintzen, ez naiz zehazki gogoratzen zertan, baina beste zeozertan. Futbolerako ere txarto eginda nago, azken batean hura ere ostikoak ematea da, eta pertsona bati eman beharrean pilota bati ematen zaizkiola da funtsezko ezberdintasun bakarra.
Baina hara non urte askoren ondoren gimansio batera joaten hasten naizen, ez beren-beregi ostikoak emateko asmotan, baina zorioneko eguazten batean suertatu zen ostikoak ematea: trebetasun handi barik, baina hanka gogotsu luzatu nahian, neu ere saiatu egin behar. Eta gerta zitekeen gauza bakarra gertatu zen.
Hanka gora, galtzerditan, laban egin, grabitatea…
Erreflexuek salbatu ninduten haginak apurtzetik. Baina eskumako masailak berea jaso zuen, eta erdi tontotuta amaitu nuen lurrean etzanda. Gaur buruko minagaz nabil, eta sukarra igartzen hasia nago bekokian. Badakit ezinezkoa dena, baina susmoa daukat kolpeagatik dela, ostikoak eragin didala katarroa ere.
Eta uste dut oihua bota ez nuelako jausi nintzela. Hurrengoan “kiaaaa” ozena botako dut.