IzerditanMay 8, 2005 1:46 pm
Badaude halabeharrez sufritzen duten pertsonak, mina edo nekea saihestu ezin duen jende asko, eta horientzat txarto pasatzea ez da gutsuko kontua, inolaz ere. Baina sufritzaileen taldearen barruan bagaude afizioz-edo sufritzaile bihurtu garenok. Uste dut nork bere buruarekin izaten duen aurrera egiteko lehiaren parte bat besterik ez dela, nire kasuan behintzat halaxe da. Bizitzaren arlo askotan jar ditzakezu aurrera begirako erronkak, lanean, ikasketetan, garapen pertsonalean, eta zure muga fisikoak neurtu eta gainditzea da agian modurik-eta errazena, oinarrizkoena… “basatiena” esaten joan naiz baina igual larregizko berba da horretarako, ez dakit. Kontua da kirolean nahita eragiten den sufrimendu fisiko hori niretzat buru barrukoak garbitzeko tresna dela, gardenago sentitzen naiz lasterketa bat amaitu eta halako neke sakona jasan ostean, eta zure izena zerrendan apur bat gorago ikusten baduzu, goiz borobila. Ego-ari jaten ematea da, azken batean.
Iaztik honako aldaketak ikusteko beste aukera bat izan da gaurko duatloia: orain dela justu urtebete fresko nenbilen, indartsu, oso aurrean nire mailarako, arineketan itzel eta bizikletan taldetxoaren erritmoari jarraitzeko arazo barik. Gaur ez naiz gai izan talde biren gurpila hartzeko, hankak ez doaz, eta ulertzekoa da benetako entrenamenduak oooso lantzean eiten dituzunean. Esan diot aitari, ez, lasai, bizikletako zirkuitoa nahiko laua da, ez dago aldatsik apenas. Bai zera! iaz ez ziren egon, baina gaur zirkuito berean iruditu zait beste koska batzuk egin dizkiotela kaminoari, ia ia seguru nago. Hala ere, Gernikan baino hobeto, hori bai. Baina beste urte bat da, beste momentu oso desberdin bat.

Nik orain ezin, eta inbidiz, baina garai batean asko gozatzen nuen sufritzen. Indarrak liluratzen ninduen. Indartsu sentitzeak.
Eta sari ederra, oso ederra, bukatu ondorengo atsedena, sufritutakoarekin guztiz proportzionala. Zenbat eta gehiago sufritu, orduan eta gozatu haundiagoa bukatzean.
Comment by Patxi — May 25, 2005 @ 9:07 pm