KontariJuly 30, 2005 1:50 pm
Berriaren erdialdeko udako gehiagarrian, “Udako Tartean”, Anjel Lertxundik Bretainia aldean egiten dabilen bidaiaren berri ematen du egunean-egunean. Berak haren berri eman eta guk, nik behintzat, gustura irakurtzen dugu. Dena den, susmatzen dut nire interesak halako lotura pertsonala baduela, batez ere orain dela hiru urte Bretainiara egin nuen bidaiaren sentsazioak biziberritzen dizkidalako Lertxundiren lerroak irakurtzeak. Oraintsu konprobatu dut, gainera, irribarre batez, gaur nik ikusi eta sentitu nituen inguruez idatzi duela. Horrela gustua ematen du egunkaria irakurtzeak.
2002ko irailean egon nintzen Bretainia aldean betile luze eta ile iluneko neska batekin. Aurretik lau egun emanak genituen Pariseko karriketan barrena, eguzkipean. Nire lehenengo kotxea izan zen Ford Escort gorriak eraman gintuen, lehenego Parisera eta gero Parisetik Bretainiaraino, oraindik trasteroan gordeta daukadan iglu bat maleteroan zeukala. Escortak handik gutxira jubilazioa hartu behar izan zuen, baina bidaia horretan zintzo portatu zen, duintasunez agoantatu zituen kilometro guztiak. Bidaia ederra izan zen. Ez genuen, egia esan, denbora luzerik izan han ikustea merezi duten bazter guztiak bisitatzeko, kurtsoa berehala hastekoa zelako, baina eman genituen egunak ederto aprobetxatu genituen. Cancalen jarri genuen kanpin denda, sasoi horretan ia hutsik zegoen kanpin txiki batean eta handik Le Mont Saint Michel, Saint Malo, Dinan eta kostalde bihurri horretako bazterrak bisitatu genituen.
Gauza asko esan nitzake Bretainiako egunez, Saint Maloz, harresiez, kaioez, aterki azpiko argazkiez, Dinaneko aldapez…. baina guztietatik, orain, momentu birekin gertzen naiz:
Bat
Errepidez Parisetik gentozela sumatu nuen itsasoa lehenengoz. Gidatzen nebilen, eta errepidearen eskumako aldera begiratu nuen instant batez; han, urrunean, zuhaixkaz josiriko lautadaren atzean, itsasoaren distira ikusten zen badia zabal batean laino artetik sartzen ziren izpi batzuei esker. Erdian, lehorretik apur bat harago, orratz zorrotz bat zegoen zerura begira, eta orratzaren azpian, harresien artean gordetako hiri bat ematen zuen zerbait. Hiru egunen buruan hurbiletik ikusteko parada izan genuen, eta leku itzela da, polita, erakargarria, monumentala. Baina kotxetik gehiago ematen zuen fantasiazko liburu batetik ateratako irudi bat, erregina baten jauregia, elfoen hiriburua.
Beste bat
Iglua batu eta betikotasunerantz alde egin baino lehenagoko arratsaldean, kanpinaren ondoan zegoen hondartzara joan ginen neska eta biok. Berak zapi urdin bat jantzia zuen buruan. Ez genuen inor topatu, ez bidean, ezta hondartzan ere. Itsasoa bare zegoen, eta luzaroan egon ginen toaila baten gainean jarrita, olatuei begira. Denbora geratu egin zen minutu horietan, nolabait, eta lasaitasuna, bakea, atzamar puntekin ukitu zitekeen. Ez genuen berba askorik egin, soilik unea dastatu.
Itxaropen bat badut nire bizitzan, berriro hura bezalako bidaia bat egitea da. Euri artean bada ere.