Diñot nikJuly 13, 2005 10:32 am

Gaur bai. Eguna hurreratzen ari zela behin baino gehiagotan aipatu dut, eta azkenean iritsi da. Urtebete blog batean nire lehenengo mezua idatzi nuenetik. Urtebete nagusiagoa. Urtebete aldatuagoa.
Esan nuen orduan: Halakoxea izango da beharbada blogaren kontu hau ere, egun batean etorri eta hurrengoan alde egiten zaizun burutazioa. Batek daki; edo agian ez, agian “egunero idaztearen txapelduna” izateko lasterketa zibernetikoa egingo dut (…). Ez nengoen seguru, ez nekien zer dela eta hasi nintzen idazten, non eta blog batean, ezta kontuak luzerako joko lukeen ere. Ez nengoen seguru, batik bat inoiz ez nintzelako izan, ordura arte, orri aurrean jarri eta luze idazteko gai. Asmoz bai, beti ibiltzen nuen buruan zeozer idatzi behar nuelako ideia hori, baina oso arrakasta gutxirekin. Baina, bai, luze jo du, eta nahiko gogor, batez ere iazko uda amaiera eta udazken makurraren ostean. Ordutik aurrera hau guztia, zinez, nire bizitzaren parte bihurtu da., bai idaztea, bai sare globalera begira dagoen zirrikitu hau. Susmoa dut, era berean, bizitzaren garai ez oso on batean jausteak lagundu egin diola idazteko grinari bidea zabaltzen, eta bideari eusten.
Hortaz, ordenagailuak ekarri nau -ekarri ninduen esan beharko dut, urtebete pasa ostean- lanaz edo ikasketaz haraindiko idazkeraren mundura, eta geroztik paperean ere idatzi dut zerbait, lasai-lasai, etxeko sofan etzanda edota hondartza batean toallaren gainean. Gustua hartu diot horri ere, eta orain koaderno urdin bat eramaten dut aldean. Baina beti itzultzen naiz, salbuespen barik, pantailaren distiraren aurreko txokora, idatzitakoa bukatzeko, edo txukuntzeko, edo goitik behera aldatzeko. Horregatik ezin dut ikusi, inondik ere, Internetek eskaintzen digun espazioa eta mundu zabala idazkeraren etsai, Internet bera izan delako, niretzat, amua, erruduna. Zigorrik merezi ez duen erruduna, noski.
Kasu berezia ote da horrela idazten hastea? Baliteke, edo agian ez, aterako dira agian aurrerantzean aro digitalaren kumeak azalera. Luma barik, sagu bat eskuan dutela, baina seguru aski paperaren xarma zeharo ahaztu barik.

Ba nere aldetik, beste asko asko bete ditzazula, eta goza ditzagula.
Lehenago uste det esan dizudala: oso ederki idazten dezu, gozatua da zureak irakurtzea.
Internet idazle berri askoren atea izango da, zalantzarik gabe.
Comment by Patxi — July 13, 2005 @ 3:11 pm
Aupa Xabito:
Zorionak blogaren urtebetetze egunean. Nireak bihar egingo du urtea. Beraz, blogen paritorioan hortxe-hortxe egon ginen biak.
Ume kabroi hauek nola handitzen diren, eh!
Animo eta urte askotarako.
Comment by Iturri — July 13, 2005 @ 8:10 pm
Eskerrik asko bioi zorionengatik.
Iturri, bihar falta barik joango zaizu zoriona, eskerrik asko abisuagatik. Eta bai, zuzen zabiltza, ikusgarria da umeok zelan hasi zaizkigun, eta zein laster hasten diren pausuak ematen.
Hemendik aurrera bata bestearen atzetik etorriko ei zaizkigu urteurrenak euskal blogosferan.
Zurea Patxi, zelan dabil adinez?
Comment by xabito — July 13, 2005 @ 8:36 pm
neri, emakume askori bezela, gustatzen ez adina konfesatzea
Comment by Patxi — July 13, 2005 @ 11:09 pm
Zorionak!
Nik garai oso txar batean hasi nintzen idazten, nolabait ere husteko barruan neukan zama nola edo hala. Azkenean buruan neuzkan “paranoiak” horiek blog bihurtu ziren.
Urte askotarako!
Comment by Nahikari — July 14, 2005 @ 9:06 am
Felicitats pel teu primer any de bloquer!!
Comment by Putxinel·li — July 14, 2005 @ 6:10 pm
Tu que cony felicites, Putxi, si no hi plegues res!
Bé, jo tampoc hi plego res i també te felicito, Xabito. Collons!, que un any de blog en euskara prou que s’ha de celebrar. ¡Càgon les llengües romàniques i els caspolinos universals que mos entenen justet justet per començar a parlar i demanar que canviem de llengua!
Comment by Guineu — July 20, 2005 @ 12:24 pm
Home polaquets! Gràcies a tots dos per les felicitacions. Espero fer el mateix i poder felicitar-vos d´aquí a menys d´un any.
Eta zuri be, Nahikari, eskerrik asko, eta ondo ibili handik ume basatiekaz
Comment by xabito — July 21, 2005 @ 9:32 am