Nire mundua iruditanJuly 14, 2005 9:46 pm

Paseoan ibili naiz oraintsu. Halabeharrez. Lagunak utzi ditut piszinetan afaltzen, eta apurka-apurka etorri naiz oinez etxerantza, bakarrik. Eskola ondoko zubian uraren marmarrari adi geratu naiz: ozta-ozta entzuten zen bazterretan hazi diren saratsen adarren artean. Aire beroak ere zarata biguntzen zuen, giroa astunago eginez. Igelak pozik, algaraka ibili dira, udaroko kontzertua ematen, zuzendari lanak egiten dituen igel marroi potolo baten agindupean. Uste dut.
Zeruan, laino bat ere ez dut ikusi. Hala ere, ematen zuen iluntzea barik egunsentia zela, eta orduantxe ari zirela esnatzen bizidunak eta bizigabeak, gaurik luzeena eta hotzena baino jasanezinagoa izan den egun errearen ostean. Dena dela, gauaren ahaleginak gorabehera, hantxe jarraitzen zuen beroak, tinko, “Kostako zaizu ni botatzea, gero”, entzun diot esaten, harro.
Gero, etxera heldu naiz. Zalantzatan ibili naiz, ez pentsa, zeren kanpotik beste etxe bat begitandu zait, hutsik dagoen etxe bat edo, inor bizi ez dena, pertsianak beheraino jaitsita dituena. Baina ez, konturatu naiz nirea dela, eta atea ere kolpe bakarrarekin itxita dagoela, giltzari bueltak eman barik, neuk ia beti uzten dudan moduan. Fresko egon da barruan, ilun, jaitsitako pertsianei esker. Eskertu ere egin dut barrura sartzea, une batez. Baina berehala beste hotz batekin egin dut topo ezkaratzeko ate ertzean jarri eta baldosen zuriari so geratutakoan.
Banekien berarekin topo egingo nuena, aurrez-aurre: bakardadearen hotza sartu zait sudurtzuloetatik -batetik bestetik baino gehitxoago, hori bai- eta logelara etorri naiz, eskailerak pausu arinez igota, binaka. Atea itxi dut, nire bakardadearen espazioa txikitxoagoa izan dadin, eta atzamarrak teklen gainean pausatu ditut, tramankulu grisaren ON botoiari sakatu ondoren.
Burua hustu, baretu, eta idazten hasi naiz.
Uda. Oraina. Unekoa. Dena delako hau definitzeko esaldirik aukeratu beharko banu, seguru aski momentu hau margoztuko nuke. Hitzez eta keinuz.

zoragarria. Dana, baina batez ere hori: “Atea itxi dut, nire bakardadearen espazioa txikitxoagoa izan dadin”
Comment by Patxi — July 16, 2005 @ 12:16 am
Nahiko ondo margotu duzu bakarrik hitzez baliatuz
Bakardadea lagun bihurria da, batzuetan traizionatu egiten gaitu eta erasotu egiten gaitu. Uste dut inor ez dela denbora guztian bakardadearekin ondo konpontzen, beti dago haserrealdiren bat edo beste
Comment by Leire — July 21, 2005 @ 3:06 pm