Diñot nikJuly 20, 2005 1:54 pm
Telebista piztea etxe barruko bakardadea saihesteko ahalegin soila izaten da, sarritan. Eta telebista diodan bezala irratia ere esan nezake. Pizten duzu eta jaramon gutxi egiten diozu, edo zuzenean ez diozu batere egiten. Gizaki baten presentzia ordezkatzeko modua dela ematen du. Nire kasuan behintzat halaxe gertatzen da.
Tira, utz dezadan. Aurrekoan ere idatzi nuen bakardadeaz eta ate itxiez, baina ez da hori kontua.
Kontua da atzo gauean etxera heldu eta telebista piztu nuela, eta han atzean marmarrean eduki beharrean, pantailari begira geratu nintzela denboratxo batez, ohera joateko gogo barik, sei eta erdietan esnatzeari beldur handirik gabe. Normalean neuk gauza gutxi ikusten dut telebistan: albisteak gero eta gutxiago eta, suertatzen denean, telesailaren bat. Horixe egin nuen atzo hain zuzen, sofan luze etzan eta Hospital Central ikusten hasi (ez dakit zergatik baina oso gustuko ditut ospitaletako telesailak). Handik gutxira, dena dela, iragarkiak etorri eta ezin izan nion eutsi zapping egiteko tentazioari. Hasi nintzen bada katerik-kate saltoka. Saltoka poz-pozik harik eta nadenarekin topo egin nuen arte. Goizean irakurria nion Juleni zeozer horren gainean, eta susmatzen nuen nondik zihoan kontua neure begiekin ikusi ez izan arren. Begiak erne zabaldu, ikusi, entzun egin nuen eta nire susmorik txarrenak berretsita geratu ziren. Ez dut ezer erantsiko, beraz.
Horren ondoren gure ETB1 maitera eraman ninduen mandoak (ez, honek ez), eta hara non atzora arte ikusi barik neukan Basetxea Taberna saioaren finala ari ziren ematen. Hantxe zeuden lehiakide guztiak sesioan, azken hilabeteetako irudiak ikusten, komentatzen, oihukatzen, txorradak esaten…reality show bati eskatzen zaiona, azken batean, gustatu ala ez. Eskuartean zerabiltzaten eztabaiden “edukiari” ez nion askorik erreparatu, ordea, zeren ikusten hasi eta berehala hantxe ari ziren erderaz barra-barra, lotsa barik. Ez erderazko esaldiak euskerazko konbertsazio batean tartekatzen, ez, zuzenean denbora guztian erderaz egiten, batez ere Gernikako neska beltzaran bat. Neska hori ez zen gai minutu batez euskera hutsean aritzeko ere, edo agian ez zuen nahi. Mutilak ez nituen hain erdarazale ikusi. Hantxe egon zen ile kizkurreko mutil batek erakutsi zuen neskak erderaz esaten zituen astakeriak eta ondo esanikoak euskeraz ere esan zitezkeela; Gernikan, Azpeitian, Bilbon edo Beran, berdin zait. Ardura, gustu eta kontzientzia apur bat baino ez da behar.
Gainera, esan didate berandu heldu naizela, hori aspaldiko kontua dela, eta Iantzi jaunak ere behin lehiakideak ohartarazi behar izan zituela erderaz egiteagatik. Zehatzago esanda ordu erdiz erderaz egiteagatik euskarazko kate eta lehiaketa batean.
Esan barik neuk ere badakit horixe dela gure egoera soziolinguistikoa, jakingo ez dut ba! gaztelania barruraino sartuta daukagula gure euskarazko jardunean. Badakit, neu ere jausten naizelako. Baina hori jakinda ere, eta itsu ez nagoelako, badakit euskara sustatu, zabaldu eta duin egitea helburu ei duen kate publiko batek ardura apur bat gehiago izan beharko lukeela, eta lehiakideak kontu handiagorekin aukeratu, horren moduko saioak direlako, zorionez edo zoritxarrez, euskararen normalizazioan laguntza handia eman dezaketenak. Eta lehiakideak txarto aukeratuz gero, Gernikako neska horren modukoak kanpora bota beharko lituzke, zeren polemika sortzeko eta soineko deigarri batekin agertzeko parebakoak izango dira, baina euskerarentzat kamikaze hutsak.
Azkenean osti txarrean oheratu nintzen, inor gutxi kezkatzen duen txorrada batengatik. Eta gainera, berandu.

Arrazoi dezu, euskarazko programatan euskeraz hitz egin behar zuten. Nik ia ez dut telebista ikusten, askotan denbora alperrik galtzea dela iruditzen zait.
Comment by Elena — August 14, 2005 @ 10:40 pm