Diñot nikSeptember 8, 2005 7:53 pm
Gaur lotsa sentitu dut.
Euskaraz inoren jarrera edo ekintzengatik sentitzen den lotsari “auzo lotsa” deritzo. Hasieran uste izan dut horixe zela nire lotsaren izena. Baina ez, ez da hori izan, zeren Hondarribiko alardearen irudiak ikusten nenbilela beldur arraro bat ere nabaritu dut. Euskal Herriko herri normal eta polit batean ari zen gertatzen telebistakoa, eta burutik pasatu zait horrelakorik beste edozein herritan gerta litekeela. Orduan konturatu naiz nirea ez zela auzo lotsa, ezpada horren eta norberaren lotsaren artean dagoen izenik gabeko beste kontzeptu bat. Ez naiz ausartzen izenik ematera, baina gaurkoan ederto sentitu dut.
Herri honetan (eta beste askotan honetan baino gehiago) ohituegi gaude irainak jasotzen eskubideak praktikan jartzeagatik, ez da gauza berria. Hala ere, Irungo edo Hondarribiko alardeen kasua niri mingarriagoa egiten zait. Mingarria egiten zait hango emakume askoren ahotik irteten duena, beste emakume batzuen kontra. Mingarria egiten zait gero emakume eta gizon horiek herri musulmanetan emakumeak zapi batekin joaten direlako sutan jarriko direlako, seguru, euren antzera dabiltzala onartu (edo ohartu) barik. Hondarribia eta Irun gainetik baino ez ditut ezagutzen, turista baten modura, eta badakit herri batean horrelako gauzak oso korapilotsuak direna. Hangoek, gai honetaz berbetan hasiz gero ziur aski esango lidakete: “zu egon isilik. Ez zara hemengoa, ez dakizu ezer. Hau gurea da”. Eta hamaika argudio hutsal botako lizkidakete tradizioa gora eta behera. Tradizioa. Tira, tradizioak horrelako kontuak ditu -esate baterako abertzale petoak Hondarribira Conde Duque de Olivares laguntzera etorri izana frantses gaiztoak garaitzeko, baina horrelako saltsetan hasiz gero akabo kontua. Bai, ederto, tradizioa hortxe dago, baina ezin dugu ahaztu tradizioa onargarria da gizakion eskubide zibilak ukatzen ez duen bitartean. Hondarribian eta Irunen batzuek, tradizioren aitzakiarekin, beste hiritar batzuen eskubideak kolokan jarri nahi dituzte. Azkenean ezin izan dute, eta plastiko beltz batean euren ezintasuna islatu dute.
Hainbat eta hainbat plastiko beltz jarri dezakete begien aurrean emakume batzuen eskubideei muzin egiteko, eta denetarik esango diete (ez ditzagun ahaztu Irunen entzundako “feas”eta “lesbianas”. Mailako irainak), baina alferrik ibiliko dira euren eskema mental zaharkitu eta atzerakoiei eutsi nahian, plastikoaren atzean bizia dagoelako, eta beste gauza inportanteago bat: duintasuna.
Pentsamendu horrek lotsaren efektuak baretu dizkit. Tristurarenak oraindik puri-purian ditut.

Aupa Xabito:
Ni Irungoa naiz eta ez dut ulertzen Bidasoaldeko bi herri horietan gehiengoak hartu duen jarrera. Primitiboa oso.
Eta ez dut jarraitu nahi idazten, zeren eta espektakulua oso tristea da. Hemendik urte batzuetara konturatuko dira zer egin zuten eta, orduan, ez dute aitortuko egiten ari direna.
Oso tristea.
Comment by Iturri — September 9, 2005 @ 7:52 am
Tristea da bai bizi den erradikalismoa. Baina bi alderdien aldetik.Zergatik ez herriari galdetu eta ateratakoa onartu?
Comment by ilargi — September 11, 2005 @ 2:38 pm
Kaixo Ilargi.
Ba nik erradikalismoa eta intolerantzia alderdi batetik baino ez dut ikusten, kanpotik behintzat hori igartzen da.
Herriaren borondatea? kasu honetan ez nator bat, alarde mistoa nahi dutenek eskubide zibil batzuk baino ez dituztelako praktikan jarri nahi. Besteei ez zaiela gustatzen? ederto, baina ez daitezela joan besteak iraintzera eta euren intolerantzia erakustera.
Errespetua, oso erraza da. Eta trogloditismo gutxiago.
Comment by xabito — September 12, 2005 @ 2:40 pm
Neri ere lotsa ematen nau, lau emakumeengatik honddarbiko herria izorratzea. Herriak beti alardea nahi du eta beraiengatik ez dute aldatuko
Gora betiko alardea ta utzi pakian herriari
Comment by Nexka — October 20, 2005 @ 4:09 pm
Kaixo nexka.
Herria izorratzea? badiotsust, ez dut Hondarribia ezagutzen, baina horri herri izorratzea esaten badiozu, zer izango dira beste kontu batzuk!
Berriro esango dut: errespetu apur bat gehiago, eta trogloditismo gutxiago. Lau emakume badira, ba lau, eskubidea dute. Eta batez ere, ez dute merezi zu bezalako emakume batzuek agertzen duzuen jarrera matxista, atzerakoia, ulertetzina eta lotsagarria. Hori da gehien harritzen nauena, nola bizi zaitezketen halako kobazulo batean.
Jarri ezazue nahi beste plastiko eta nahi beste harresi. Beharbada egunen batean konturatu egingo zarete, Iturrik esan zuen bezala.
Comment by xabito — October 21, 2005 @ 7:22 am