Diñot nikOctober 26, 2005 8:05 am
Ohituta gaude bazter hauetan lantzean behin, hizkuntza eta hezkuntza direla eta, astakeriak eta gezurrak entzuten. Zorionez -edo tamalez, tamalgarria delako horrelakoak entzun behar izate hutsa- esaten dituztenak ez dira lar trebeak eta euren ustezko argumentu serioak desmuntatzea ume-jokoa da.
Zerrendako azkena Laudioko PPko zinegotzia izan da, Luis Miguel Urrechu edo Mikel Urretxu, onomastika egunaren arabera aldatuz doakion gizona. Gaur Urrechu da.
Bada Urrechu jauna kexu dabil herriko umeentzako ludotekan izena emateko B edo D ereduko ikaslea izan beharra dagoelako. Horrek, bere esanetan, A ereduko ikasleak baztertzen ditu, eta Urrechuk dinosku izena emateko oinarri horiek baztertzaileak eta antikostituzionalak direla (Konstituzio Saindua rides again). Ez hori bakarrik, gertatutakoa “gaztelera euskaltzaleen aldetik jasaten ari den jazarpenaren beste adibide bat da” eta argi uzten da horrela “euskal elebarkatasuna inposatu nahi dela”. Eurek elebitasunaren aldekoak dira, antza denez, eta besteok monolinguista arriskutsuak Eurena gaztelaniaz da, baina elebitasuna azken batean, ze demontre!
Urrechu jaunak esaten ez duena da Laudion gaur egun ez dagoela A ereduan ikasten duen umerik. Beharbada ez zaio garrantzizko datua begitantzen.
Ez da horretan geratzen kontua, zinegotzi ilustratu honek beste perla bat ere ematen digu opari. Hau jatorrizko hizkuntzan ekarriko dut, ondo ikusi dadin adierazpenaren balio ukaezina:
“el castellano nació en estas mismas tierras, en concreto en la zona ocupada por las tribus berdulas, y desde aquí se fue expandiendo hacia otros puntos de la península, y por tanto su uso es tan válido como el euskera”.
Historialari aparta, bai horixe. Beraz gaztelania Laudioko jatorrizko hizkuntza da, ez da kanpotik ekarritakoa. Nik ez dakit ziur zer ote diren tribu berdula horiek, barduloak bai, zerbait irakurri dut, baina horrela izanda ere Urrechu jaunak libururen bat zabaldu beharko luke, eta ikasi Laudion ez zirela barduloak, eta gaztelania Arabako hego-mendebaldean jaio bazen ere, bere herrian, XX. mendearen hasieran bertan barre egiten zietela herriko baserrietatik erdara jakin barik eskolara joaten ziren umeei. Ez dut ustez hizkuntza inperialaren sorrerarekin zerikusi handirik izango zutenik eurek eta euren arbasoek.
Argumentu historizista guztiak dira arriskutsuak, labangarriak, baina gauza batzuk agerikoak dira. Urrechu jaunak errespetu apur bat gehiago izan beharko lioke bere herriari eta bere herriaren historiari.
Hurrengo perlaren zain.

>“gaztelera euskaltzaleen aldetik jasaten ari den jazarpenaren beste adibide bat da”!
Hori bai hori perla, Xabi! Hamaika entzun eta ikusteko daukagu oraindik, baina aurpegia behar da gero horrelako adierazpena egiteko. Urrechu horrek, barkatu jaun ez jartzea abizen ilustre horren aurretik, pentsatu ere egin beharko luke gehixeago, horrelakoak botatzen hasi aurretik. Jakina, gurean barik haratago esango ditu berak, eta han bai, han interesa izango dute A ereduaren falta dala-ta. Beti berdin.
Comment by Marijo — October 26, 2005 @ 3:31 pm
Aupa Marijo! Zeharo utzita euki dut bloga azken egunetan. Arrazoi osoa duzu, batzuei izugarri gustatzen zaie egoerari buelta ematea eta gaztelania biktima gisa aurkeztea, hemen, Catalunyan, eta behar den lekuan, eta horretarako gezurretan ibili behar badira ez dute lotsa handirik sentitzen.
Kontsolamendu bakarra da bere herriko jendeak berak ere ez diola jaramon handirik egiten.
Comment by Xabito — November 2, 2005 @ 8:15 pm