Comments on: Nabajoak eta etruskoak irratian

by: Xabito
Berandu natorkizue erantzutera, baina oporraldi txikiak eta Mekarako erromesaldiak pantailatik aldendu naute egun batzuez (eta eskertu egin dut, egia esan).

Ados nago biekin. Edonondik begiratuta ere zentzugabekoa ematen du latinak euskaran izan zuen eraginari buelta ematen saiatzeak ahaidetasun fantasiosoak bilatuta. Nik ez dakit euskarak ahaideak dituen, suposatzen dut baten bat izango duela edo izango zuela, edo agian ez, baina edozelan izanda ere hori modu serioan ikertu behar da. Zuk Ricardo nik baino hobetu azaldu duzu gai hau zure blogean, beraz, nik ezer gutxi daukat gehitzeko.

Orain kontrako iritzia baino ez zaigu falta

Ondo segi!

by: Ricardo Gómez
Kaixo, Xabito: gaur nire ikasleei esan diedan bezala, batzuek umezurtzaren konplexua bide dute eta ahaideak bilatu beharra dute, kosta ahala kosta.

Kontua da hizkuntzalaritzan “hizkuntza isolatua” izateak zer esan nahi duen. Ez du esan nahi halako hizkuntzak beste inongo hizkuntzarekin lotura genealogikorik ez duela, baizik eta ezin izan zaiola halako loturarik frogatu.

Eta jakina arlo hori ikertu dela, bistan da. Euskara hainbat hizkuntzarekin erkatu da. Kontua da oraindik ez zaiola ahaiderik aurkitu, zer egingo diogu.

Inork nahiago badu frogatu gabeko ahaideak izan, ahaideak izan nahi dituelako, tira. Baina ni, umezurtz banintz, ez dakit grazia egingo lidakeen nire familia halakoa dela esango balidate, bakar-bakarrik antzeko belarriak ditugulako, ADNaren froga egin barik, demagun.

by: KepaDi
Aupa, Xabito

badakik, batzuetan teoria fantastikoak sortzen dituk, ez-dakit-zer badakit-zer frogatu nahian. Latinak euskarari zelan eragin dion begibistakoa duk. Mitxelenak ederto frogatu zian. Gainera, interesatzen zaizkigun hitz bakar batzuetan teoria bat eraikitzea ez duk zientzia “fikzio-hizkuntzalaritza” baino. Enpin, denetarik zagok euskal basoan. Besarkada bat eta Gora AThletic!