Nire mundua iruditanJanuary 10, 2006 5:51 pm
Txikitan misterio handia zen niretzat han barruan ostentzen zena. Eta ez bakarrik misterioa, baita altxorra ere, hain preziatua zenak nolabaiteko altxorra izan behar zuelako. Inoiz ez zitzaidan tokatu, ostera, eta urteekin zeharo galdu nuen altxorra aurkitzeko, nik neuk misterioa argitzeko itxaropena. Suerte txarra euki dut betidanik horrelako kontuetarako.
Lehengo egunean ere etorri zen roskoa etxera. Belu, armozua pasatu ostean, baina etorri zen. Arratsaldean hurreratu nintzaion, kutxilloa eskuan, altxorra neuk topatuko nuelakoan… baina ez, hantxe zegoen altxorra plateraren ondoan, topatua ordurako, plastikotxoan bildurik artean. Aurkitzaileari ez ei zitzaion iruditu nahikoa baliotsu eta jaramonik ere ez nion egin.
“Sigue buscando” esan zidan tximinoak bere triziklotik.

Ni txikixe nitxanin, sorpresi erregalu zan eta tokaten gakonak suerti eukan. Sekule be ez gaztan toka. Bañe gero etxeko reglak aldatu ein genuzen eta tokaten gakona ontzixak garbitxu bizitxuzen. Harrezkeo beti tokaten gazta.
Ah! Bilboko metruk linea bakarra dakarrela idatzi nebanin, banekixen baten batek protestako bana, jajaja! Txintxateatxik zan.
Comment by magali — January 11, 2006 @ 5:57 pm
Magali, sikieran be zeuri inoz tokau jatzu, txarrerako bada be. Txarrerako edo onerako, segun, batzueri ontziak garbitzea gustetan jakie ta.
Helsinkiko metroa munduko beste metroak bezain literarioa ete da?
Comment by xabito — January 13, 2006 @ 7:19 am