BERBAIRUDIENEA
	<language>en</language>
Jantzi zuria
Astegoien honetan, Artziniegako kaleek soineko zuria jantzi dute.
Beste mundutik
Urduñako eskolako  ipuingintza ikastaroan proposatutako joko batetik ia nahi gabe sortu den istoriotxoa.
Amaigabea dirudien lautada idor bat aurrez aurre duela, Amaia konturatu da oroitzapen batzuk doi-doi gordetzen dituela burmuineko azken bazterrean: goizeko kafearen gozotasun mikatza, kotxeko irratiaren ahots mekanikoak edota iratzargailuaren distiraren kolore gorrixka. Horrelakoak. Orain beste irudi trinkoagoak ...</description>
Roskotik
Txikitan misterio handia zen niretzat han barruan ostentzen zena. Eta ez bakarrik misterioa, baita altxorra ere, hain preziatua zenak nolabaiteko altxorra izan behar zuelako. Inoiz ez zitzaidan tokatu, ostera, eta urteekin zeharo galdu nuen altxorra aurkitzeko, nik neuk misterioa argitzeko itxaropena. Suerte txarra euki dut betidanik horrelako kontuetarako.
Lehengo egunean ere ...</description>
Gasteiztik hur
“Legutiano Aldeko Euskara” liburua nire eskuetara heldu zenetik banenbilen blogean erreferentzia edo komentarioren bat egiteko asmoz. Gaur arte, hala ere, ez dut egin, eta tartean beste blog batean hartu didate aurrea. Horrela deskubritu dut Frai Koldoren txokoa (Patxi Lurrak Arabaz eta euskaraz idatzi zuen mezu bati esker). Bitakora interesgarria da ...</description>
Atzamar bi falta zituen
		<description>	Duela hilabete batzuk idatzi nuen ipuin baten bertsio laburtua eta arteztua.
Normalean aurpegi bertsuak ikusten ditu egunero. Harantz eta honantz dabiltzan aurpegiak, beti nonbaitetik nonbaitera bidean. Baten bat, oso noizbehinka, bere parean edo aurrean geratzen da, eta begiratu egiten dio. Geratzen ez direnetako batzuek ere begiratzen diote, egia esan, lepoaren mugimendu ...</description>
Azkenean badoa
Oker dabiltza kirola pasio politikoetatik eta nortasun-sentimenduetatik bereizi nahi dutenak. Ez diot desiragarria ez litzatekeenik kirolaz bere soiltasun eta edertasunean gozatzea, kirol ez kutsatu bat lortzea, ez, baliteke hori polita izatea. Edo agian ez, auskalo. Nik honako hau baino ez dut esaten: utopia hutsa da, hori egitea gizartetik beretik bereiztea ...</description>
Nabajoak eta etruskoak irratian
Arantzazun egin zen Euskararen Jatorriari buruzko kongresuaren harira iritziren bat entzun eta irakurri dugu hedabideetan, hala nola, Josu Naberanek GARAn ateratzen dituen artikulu luzeak. Aurreko astean, adibidez, Radio Euskadiko “La Casa de la Palabra” irratsaio ederrean agertu ziren kongresuko antolatzaile batzuk euren teoriak eta asmoak azaltzen: zer dela eta antolatu ...</description>
Goardasolak
Hijoputak absurdoaren jaian
Uste dut betidanik egin diodala jaramon gehiago -edo behintzat parekoa- zelai berdearen inguruko paisaiari belar gaineko jokoari baino. Azkenaldian, halabeharrez-edo, are sarriago ibiltzen naiz horrela nire jesarleku gorritik, San Mamesera joaten naiz giza-paisaia ikuskatzera, aurpegiak, keinuak, erreakzioak jasotzera, interpretatzera. Aitortzen dut sasoi batean normalagoa nintzela eta futbolaren sukarrak hartzen ninduela, ...</description>
Txikitasun pilatua
Kotxe barruan, sarritan, uneko erabaki batek auto-pilaketaren infernura eroan ahal zaitu. Niri hori ia beti gertatzen zait: kotxean sartu nonora joateko, bide posible bi egon, pentsatzen ibili nondik joango ote naizen -handik edo hemendik? ezkerretik edo eskumatik?- erabaki bat hartu, eta ordu laurden baten buruan geldi-geldirik egotea (neu eta kotxea). ...</description>